Azken urteotako ohiturari jarraituz urte sasoi honetan egin ohi duten legez, Harreman GKEn aldeko kontzertua eskaini zuten atzo Goikobaluko haur eta gazteen eta helduen abesbatzek. Gabon kutsuko abestiak ere entzun ahal izan ziren arren, askotariko kantak abestu zituzten Goikobaluko kideek, bai bertakoak eta baita munduko beste txoko batzuetakoak ere. Bukaeran, kide guztiek batera Gabon zuria abestu zuten: ingelesez hasi zuten helduek, eta euskaraz bukatu gaztetxoek.
Zein eguraldi egiten zuen ikusita, Goikobaluak gustura geratu dira bertaratutako ikusle kopuruarrekin. Harremanekoek, gainera, beraien proiektuen berri eman zuten kontzertuan, eta hala gura izan zuenak, ekarpen ekonomikoa egiteko aukera izan zuen.