Herri kirolak izan dituzte gozagai Arrasateko neska-mutikoek

Iker Oñate 2017ko abenduaren 15a

Herri probez gozatzeko aukera izan dute umeek. Eguraldi txarraren eraginez, Biteri Plazara lekualdatu beharra izan dute hitzordua; aterpean egin dute.

Besteak beste, trontza, harri-jasotzea, lazto-jasotzea eta ingude altxatzea dastatzeko aukera izan dute bertaraturikoek. Euriak ez ditu haurrak kikildu, eta neska-mutiko ugari ibili da inguruan. Gainera, norberak nahieran antolatu du aisialdia: bertan zuten materiala, eta gura zutenean jardun zezaketen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak