Gaur egungo egoera ekonomikoari argazkia adituen prismatik

Xabi Gorostidi 2017ko abe. 14a, 18:33

AEDk antolatutako mahai-inguruan Niko Cuenca eta Urko Lopez ekonomian adituek begirada kritikoa egin zioten gaur egungo egoerari. Ia bi orduz jardun zuten bertan, eta krisiaren irteeraren kostua, estrategia politikoak, eta Goiener edo kontsumo taldeak bezalako alternatiben inguruan egin zuten berba.

Lehenik eta behin, krisiaren irteeraren gaia landu zuten. Bi adituek bat egin zuten irten garela esan daitekeela onartzeko, baina fokua jarri zuten zein baldintzetan irten garen horretan. Lanpostuen prekarietatea edo %10-etik gorako langabezia tasa jarri zituzten adibide gisa, eta Espainiarekin konparatzeko joera ere aipatu zuten. "Joera handia dago horretarako, baina Alemania edo Frantziarekin alderatuz gero, ez genituzke mezu triunfalista horiek entzungo" azaldu zuen Urko Lopezek.

Euskal Herriko estrategiak

Indarrean dauden politika ekonomikoen inguruan, administrazioen arteko koordinazio falta dagoela aipatu zuten. Diputazio bakoitzak bere interesen alde egiten duela azaldu zuten, eta horren adibidetzat jarri zituzten parke teknologikoak eta aireportuak.

Alternatiba "errealak"

Egoerari buelta ematea zaila izan arren, gaur egun ekonomia kapitalistatik kanpo funtzionatzeko aukerak daudela azpimarratu zuten, aukera errealak gainera. Goiener edo kontsumo taldeak jarri zituzten adibide gisa, eta horien alde apustu egiteko "konfort egoeratik atera beharra dagoela" adierazi zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak