Idazleak kolapso horren aurrean, bi erantzun posible alderatzen ditu, alde batetik trantsiziorako mugimenduak eta bestetik ekofaszismoa; horrekin batera fenomeno honek herritarrengan eragiten dituen pertzeptzio ezberdinak aztertzen ditu.
Sinopsia:
Taibok, Kolapsoa prozesu baten gisa ikusten du, egun bizi dugun jendartea hankaz gora jarriko duena, itzulerarik gabeko aldaketa sakonekin, orain arte ezagutu dugun bizimodua desager araziko duena. Aldaketa klimatikoa eta erabiltzen ditugun baliabide energetikoen agortzea ikusten ditu, batez ere, etortzear dagoen egoeraren zergatien artean. Aldaketa klimatikoaren ondorio larriek, Iberiar Penintsulan esaterako, eragin zuzena izango dute, nagusiki, nekazaritzan eta turismoan; eta martxan diren politika energetikoek arazoan sakontzen dute egilearen iritziz.
Idazleak honen guztiaren aurrean erantzun posibleak aztertzen ditu, beti ere jendartea antolatzeko ereduaren aldaketaren ezinbesteko beharretik; behetik antolatuta izan behar duen jendartea, autogestiotik, demokrazia eta ekintza zuzenetik eta elkar laguntzatik.
Carlos Taibo idazlea eta Zientzia Politikoko irakaslea da Madrileko Unibertsitate Autonomoan. Hazkunde ekonomikoaren kritiko sutsua da, ongizatea eta aurrerapenaren kontrako bidea delako. Hortaz, deshazkunde eta globalizazioaren kontrako mugimenduen defendatzailea da; demokrazia zuzenaren aldarrikatzailea da eta anarkismoaren zalea. Idazlea eta artikulugilea hainbat hedabidetan, gaztelaniaz eta galegoz argitaratzen ditu bere lanak. Bere ohiko gaiek geopolitika eta Europako egungo egoera sozio-politikoa dituzte ardatz.