Arrasateko Udalak Edesa eta Geyserreko langileen kaleratzea gaitzetsi du

Maite Txintxurreta 2017ko urr. 19a, 10:22

CNAk astelehenean iragarri zuen 141 pertsona kaleratuko zituela, eta, horren harira, Udalak "elkartasuna eta babesa" adierazi nahi izan die kaltetuei.

Gaiaren harira publiko egin duten oharrean, honako puntuak jasotzen ditu Arrasateko Udalak:

- Arrasateko Udala ez dator bat Fagor CNA-ko zuzendaritzak hartutako erabakiarekin eta beste behin bere desadostasuna eta kezka azaltzen ditu.

- Bertako langileen kaleratzea ekiditeko aukera eta bide guztiak aztertu jorratu eta agortzea eskatu dio CNA Group taldeari eta ildo horretan, Edesako enpresa batzordearekin hitz egin du bide horretan Udalaren laguntza eta borondatea adierazteko.

- Udalak ez du langileen kaleratzea inondik inora aukera bezala onartuko, baina horiei Udalaren babesa eta laguntza eskaintze aldera, CNA Group taldeko langilegoaren eskura jarriko ditu udal enplegu programak.

- Beste behin, Edesa Industrialeko eta Geyserreko langileen lanpostuak mantentzeko aurrera eramaten diren ekimen eta ekintza ezberdinetan Euskadiko instituzio ezberdinekin elkarlanean aritzeko borondate eta konpromiso irmoa azaltzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak