163 izango dira erregulazio espedientez kanpo geratuko diren Fagor CNAko langileak

Maite Txintxurreta 2017ko urr. 16a, 17:30

Arratsaldean zuzendaritzak publiko egin duen komunikatuak adierazten duenez, Edesa industrialeko eta Geyser Gastecheko 163 langile izango dira azkenean euren lanpostua mantenduko dutenak. Gainontzeko 142 pertsona, berriz, kaleratu egingo dituzte. Iraileko nominaren zati bat asteon ordainduko diete langileei, zuzendaritzak azaldu duenez.

Gaur bukatu da Edesa Industrialen eta enpresa komitearen arteko kontsulta epea, eta enpresak gaur aurkeztu die langileei Lanbide Erregulazioko Espedienteaz kanpo geratuko direnen zerrenda. Azkenean, 160 barik, 163 izango dira. 55 urtetik gorakoek lanpostuak mantendu dituzte, eta, horrez gain, langileen "polibalentzia" izan omen da zerrenda hori osatzeko beste irizpide bat.

Zuzendaritzak adierazi du 163 langileen lanpostua mantentzea "industria jarduera mantentzearen aldeko apustua" dela. Langileen ordezkariek, ordea, kaleratzeak ez dituzte ontzat eman, eta epaitegietan erregulazio espedientea inpugnatzeko aukera jarri dute mahai gainean.

Aurre konkurtso epea hilaren 30ean bukatuko da, eta, enpresak langileei adierazi dienez, bi inbertsorerekin hizketan dihardute, nahiz eta ez duten inbertsore horiek zeintzuk diren jakitera eman.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak