Bihar, astelehena, goizeko 10:00etan baloratuko dute zeintzuk izango diren Juan Alvarez topatzeko eman beharreko hurrengo pausoak. Haizeteagatik abixu horia iragarrita dagoenez, momentuz, goizean ez da bilaketa dispositiborik irtengo. Arratsaldean, eguraldiak ez badu okerrera egiten, ondo prestatutako mendizaleek ekingo diote berriro bilaketari.
Besaide mendi elkarteak bestalde, bihar hasiko ditu Atxondo, Elorrio eta Durangoko mendi taldeekin kontaktuak, bilaketan parte har dezaten.
250 boluntario
Domeka goizean Arrasatetik Aramaiora bidean dagoen Parraia baserriaren inguruan agertu da bere bizikleta, eta momentuz, badirudi hori dela arrasto fidagarriena.
Bilaketa dispositiboak domeka osoa eman du mendian eta Juan Alvarezen semeak boluntario eta erreskate taldeen lana eskertu gura izan du.
Miaketak ez badu emaitzik ematen, arratsaldeko 19:00’etan berriro batuko da koordinazio taldea asteleheneko bilaketa dispositiboa zehazteko.