Giro onean hasi du ibilbidea 1990 Gastrotekak

Mirari Altube Arrese 2017ko ira. 8a, 13:32
1990 Gastrotekako hainbat arduradun inaugurazio ekitaldian.

Atzo, irailak 7, zabaldu zituen ateak, Euskal Herria plazan, 1990 Gastrotekak. Jendetza elkartu zen eta Txaston Dixie band taldeak girotu zuen inauguratze ekitaldia.

"Oso pozik gaude izandako harrerarekin, jendetza elkartu zen eta", adierazi dute arduradunek, eta gaineratu: "Pintxoak eta edaria banatu genuen eta Txaston Dixie band taldeak girotu zuen plaza. Horrez gain haurrak izan ziren jolasean eta tailerretan Kids & Us-ekoekin. Joxe Mari Barriola ere izan genuan, urdaiazpikoa mozten duelako ezaguna den harakina, eta hain zuzen horretan jardun zuen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak