Mugimendu progresio bat da, zoru pelbikoan presioa egin barik abdominalak “martxan” jartzeko. Mugimendu horietan, gihar abdominalak indartzeaz gain, tartekatzen da haiek luzatzea eta lasaitzea; baita ere, bilatzen da ondoko, aurkako giharren eta gihar osagarrien elkarreragina. Mugimenduok espazioan lantzen dira lekualdatuz, neuro-mugimendu erantzun bat eskatzen da egunerokotasunean mugitzen garenean, abdominal horiek modu eraginkorrean erantzun dezaten.
Irakaslea: Isabel Kirze Otxandiano
Noiz: eguaztenean (9 saio)
Hasiera: irailak 27
Ordutegia: 9:30-11:00
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.