Gizarte utopiko baten dantza futurista

Udazabal17 programaren barruan, Fade Away dantza ikuskizunak Zaldibar pilotalekua agertoki bihurtu zuen. Ziomara Hormaetxe Dantza Konpainiak Biopracy piezaren bigarren partea erakutsi zuen.

Kaleko formatuan, Ziomara Hormaetxe Dantza Konpainiak emozio eta sentimenduz beteriko dantza exekutatu zuen. Fade away etorkizuneko gizarte deshumanizatu bati buruzko hausnartze sakona da. Gorpua nolabait desartikulatuta gelditzen da, hermetiko, robotizatua, eta aldi beran testura ezberdinetatik pasatzen da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.