19 eta 35 urteko gazteentzat Koreara joateako aukera

Xabi Gorostidi 2017ko uzt. 14a, 09:49
Argazkia: http://www.fotosdeciudades.com

Arrasatek Kanadan ospatu zen Global Social Economy Forum (GSEF)-en parte hartu zuen, eta Bilbok 2018ko kongresua antolatzeko lehia irabazi zuen. Horren baitan, munduko 100 gazterentzat ekonomia sozialari buruzko jardunaldi batzuk antolatu dituzte Seulen Abuztuaren 22tik 25era, eta izen ematea domekan bukatzen da.

Zer egingo da jardunaldi horietan?

Mundu osotik etorritako 100 gaztek langabezia, lanaren debaluazioa edo bizi kalitatearen jaitsiera bezalako gaiei buruz eztabaidatuko dute, eta gizarte hobeago bat lortzeko konponbideak ere jorratuko dituzte. Antolatzaileen helburua da, gazteekin ekonomia soziala bultzatzeko nazioarteko lan talde bat osatzea.

Izena emateko baldintzak

  • 19 eta 35 urte bitartean izatea, eta gutxienez urtebeteko esperientzia ekintza solidarioetan edo ekonomia sozialarekin lotutakoetan.
  • Nazioarteko solidaritatearekin interesatuta egotea, eta horrekin lotutako proiektuak egiteko grina.
  • Behin jardunaldiak amaituta, urte bateko edo bi urteko epean jarraipen aktibitateak egiteko prestutasuna izatea.
  • Ezinbesteko baldintza: Ingelesez komunikatzeko gaitasuna.

Non eta nola egin izen ematea?

Uztailaren 16a da kandidaturak aurkezteko azken eguna, beraz, interesa dutenek azkar ibili beharko dute. Lotura honetan klik egin eta datu pertsonalak sartuz egin behar da izen ematea

Jasotako kandidatura guztien artean antolakuntzak aukeraketa prozesu bat egingo du, eta bertatik aterako da nazioarteko 100 gazteen zerrenda. Bidaia gastuak eta bertako egonaldia osoa antolakuntzak ordainduta izango dira.

Prozesu honetako edozein zalantza azaltzeko e-mail hau erabili daiteke: youthcamp@gsef-net.org

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak