Scooterren burrunbak hartu du Arrasate

Mondrally taldeak antolatuta, scooter klasikoen topaketa egiten dihardute gaur Arrasaten. Goizean Herriko Plazan aparkatu dituzte motoak, eta herritarrendako gozamena izan da bi gurpildun altxor horiek bertatik bertara ikusi ahal izatea eta argazkiak ateratzea.

Eguerdian berriro ere motoak martxan jarri eta bozina joaz atera da motozale kuadrilla plazatik. Bergara alderantz joan dira, eta ingurutik martxa bat egin eta euren motoak erakutsi ostean, Udalako Larrinetxen bazkaria egingo dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.