270 bat neska-mutiko dabiltza udaleku irekietan

Bi eta hamabi urte bitartekoei zuzenduta dauden Txatxilipurdiren udaleku irekiak astelehenean hasi ziren. Haur eta gaztetxo horiek guztiak 28 hezitzaileren ardurapean izango dira uztailean zehar.

Txatxilipurdik antolatzen dituen udaleku irekiak astelehenean harri ziren martxan eta uztailaren 21ra arte egongo dira eskuragarri Arrasateko haurrentzat. Udaleku horiek Arrasateko kaleetan gauzatzen dira; ekintza ezberdinen bitartez jolasak eginda, esaterako. Horiez gain, igerilekura joaten dira eta irteerak egiten dituzte.

Parte hartzearen garrantzia

Udalekuan izango diren aurren iritzi eta proposamenak kontuan hartuko dituzte, une oro, udalekutako arduradunek; izan ere, parte hartzea oso garrantzitsua da beraientzat. Hori horrela, LHkoek lehenengo astean egingo dituzten ekintzak planifikatuta dituzte; baina, bigarren eta hirugarren asteei begira, euren nahi eta gustuen arabera, ekintza ezberdinak antolatuko dira.

HHko umetxoen ekintzak dagoeneko finkatuta daude, hiru astean zehar egingo direnak, zehazki. Hala ere, euren proposamenak ere izango dira kontuan, eta, horien arabera, dinamika ezberdinak harriko dira martxan.

Aurtengo berrikuntzak

Aurten, gaurko egunean, uztailaren 7a, Txorimalo Eguna ospatuko dute, eta egun berezia izango da, haurrak mozorrotu egingo baitira; desfilea ere egingo dute. Gainera, hilaren 21ean, azken egunean, ekintza ezberdinak gauzatuko dituzte.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.