Euskarazko jolasak eta irakurgaiak igerilekuko osagai

Xabi Gorostidi 2017ko uzt. 3a, 10:23
Irudia: www.theodysseyonline.com

Txatxilipurdiren 'Freskura!' egitasmoaren seigarren edizioak gaur hasiko du bere bidea, uztailaren 28ra arte. Hilabete osoan, 16:00etatik 20:00etara, igerilekura doazen erabiltzaileei euskarazko eduki interesgarriak eskainiko zaizkie Arrasateko Udaleko euskara sailaren, kiroldegiaren, Goienaren, Irrien Lagunaken, Argiaren, Berriaren, Gaztezuloren eta Aizu! argitalpenaren laguntzari esker.

Txatxilipurdiko kideek azaldu dutenez, astean birritan gerturatzen diren haur eta gaztetxoekin ekintza bereziak egingo dituzte, eta gonbidapen mezua helarazi dute programaren abantailak aprobetxatzeko: "Uztailean, arratsaldez, Arrasateko igerilekuan izango da zer irakurri eta zer jolastu. Bertan ikusiko dugu elkar!"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak