Herritarrak ekintzetan parte hartu dute

Txosnagunekoak San Juanen gaineko balorazio "positiboa" egin dute. Izan ere, antolatu dituzten ekintza gehienetan jendearen parte-hartzea "handia" izan baita.

"Txosnagunetik antolatu diren ekintza guztietan herritarrak parte hartzera animatu dira, eta, guretzat, hori oso positiboa da", esan du txosnaguneko kide Iker Agirrek. "Gainera, ez da eraso sexistarik izan, eta hori oso pozgarria da", azpimarratu du. 

Txosnagunekoentzat, txupina oso originala izan zen eta herritarrek bazkariarekiko izan zuten erantzuna ere "polita" izan zen. Olimpiadei dagokienez, espero baino jende gehiagok izena eman zutela esan du Agirrek: "Guztira lau kidez osatutako sei taldek parte hartu zuten. Eta lehenengo aldia dela kontuan izanik, emaitzarekin ere pozik gaude".

Eskainitako musika emanaldiak ere-barikuko erromeria, domekako elektro-txaranga eta Irati eta Jaizale kanpoan izan ziren kontzertuak- arrakastatsuak izan ziren. "Domeka gaueko kontzertuetan aldiz, eguraldi kaxakarra zela eta jende gutxi bildu zen", esan du Agirrek. Horiez gainera, manifestazio feministan jende asko bildu zen, baita,  presoen aldekoen manifestazioan ere. 

Hobetze aldera

"Makalaren igoeran, Udaletxeak segurtasun gehiegi jarri zuela uste dugu eta, horregatik, emozioa murriztu zitzaion", dio txosnako kideak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.