Perlata taldearen bideoklipa, gorputzak ferekatzeko akelarrea

Xabier Urtzelai 2017ko eka. 29a, 14:58
Bideoklipeko grabazioko une bat, Landan. perlata

Gorputzak ferekan izenburua du Arrasateko Perlata musika taldearen bideoklipak, eta Bilboko Al Borde films-ekoek errealizatu dute: "Garbi geneukan eurekin egin gura genuela bideoklipa, estetika propioa daukate, eta gustora egin genuen eurekin lan", dio taldeko partaide Maialen Oleagak.

"Oraingoz ez dakigu askok ikusi ote duten bideoklipa, baina guk behintzat ederto pasatu genuen berau grabatzen, eta horrek balio du", dio barrez Oleagak. "Gainera, orain arte jaso ditugun kritikak positiboak izan dira". Hemen duzue Gorputzak ferekan izenburua duen lana.

Bi egun grabaketa lanetan 

Bideoklipa bi egunetan grabatu zuten, duela pare bat hilabete: "Landako inguruetan eta Garagartzan egin genituen grabaketak. Akelarreko irudiak dira Garagartzan hartutakoak, Kobaundi gainean dagoen leku eder baten. Ordura arte ez nuen ezagutzen, eta bai, leku berezia da".

Akelarrea, arauak eta sinismenak

Perlata musika taldekoek akelarre bat irudikatzen dute bideoklipean: "Garai hartan aske izateko horrenbeste borrokatu zirenak gogoan izan ditugu. Orduan, erlijio, sinismen eta arauen bitartez gauzak zelan egin behar zituzten inposatzen zieten herritarrei, eta gaur egun hori ez da askorik aldatu, erakutsi digute modu bakarra dagoela gauzak egiteko, eta horren kontra egiten du bideoklipak".

Bideoklipa emanaldi batzuetan erakusteko asmoz dabiltza, nahiz eta udan geldirik egongo diren: "Sasoi ona da kontzertuak emateko, baina lan kontuak tarteko irailaren 16ra arte geldirik egongo gara. Arrasaten izango da hurrengo kontzertua, Elkartasun Egunean". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak