Big Bandaren kontzertua egubakoitzean Amaia antzokian

Arrasate Musikal Big Band taldeak udako kontzertua eskainiko du egubakoitzean, ekainaren 30ean, 22:30ean; Monterron parkean beharrean Amaia antzokian (debalde) izango da eguraldi kontuengatik.

Zigor Martinezek zuzenduko du, eta 24 musikarik jardungo dute haren aginduetara. Tronpetek, tronboiek, saxofoiek, gitarra elektrikoek, bateriak, perkusioak, pianoak eta ahotsak osatzen dute talde hori.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.