San Juan jai "parte hartzaileak" eta "arrakastatsuak" izan dira aurtengoak

Dagoeneko amaitu dira 2017ko San Juan jaiak eta egitarauari, parte hartzeari eta jaien igarotzeari buruzko balorazio positiboa egin du gaurkoan Arrasateko Udalak.

Aurtengo jaietan, herritarren parte hartzea "oso handia" izan dela azpimarratu du baita, antolatu diren ekintza denek "harrera ezin hobea" izan dutela. “Festak ez dira festa herritarren parte-hartzerik gabe eta bide horretatik, arrasatearren inplikazioa guztiz eskertzekoa da, ekitaldi guztiak jendetsuak izan baitira”, gehitu du Udalak. 

Jaiak antolatzeko parte hartu duten elkarte eta eragileei ere eskerrak eman die Udalak, egindako lan eta esfortzuagatik “Ekintza egitaraua ilusioz eta esfortzuz beteriko lanaren emaitza izan da eta aurtengo programak herritarren artean izan duen harrera ona, lan eta esfortzu horren isla izan dira” .

Horrez guztiaz gainera, San Juanetan herrian eta herritarren artean bizitako "giro ona" nabarmendu du.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.