Kataluniako eta Arrasateko erraldoiak elkarrekin

Arrasateko erraldoi eta kilikiek kalejira egin dute goizean Arrasateko kaleetan barrena, baina oraingoan ez dira bakarrik egon, lagun izan baitituzte Kataluniako Molins de Rei herritik etorritako hiru erraldoi.

Arrasateko erraldoi eta kilikien konpartsakoak Molins de Rei herrian izan ziren eta orain eurak etorri dira Arrasatera. Kaleetan kalejira egin ostean, plazan egin dute dantza erakustaldia.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.