Txosnagunean hasi dituzte San Juanak

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko ekainaren 23a

Gorputz askeen iraultzaren aldeko aldarrikapena eta txupinarekin eman diote hasiera San Juan jaiei txosnetan.

Arrasatearrei kosta egin zaie txosnagunera hurbiltzea, baina 12:10 aldera kuadrilla gazteak hasi dira gerturatzen. Ekitaldi azkar batekin eman diote hasiera jaiei, Pottogorrien "Gora Puta Juanak!" aldarrikapenaren ostean txupinaren momentua etorri da, eta horrekin San Juanei hasiera eman zaie txosnetan.

"Gora Puta Juanak!"

"Amak, birjinak edo putak, beti errudun, beti sutara kondenatuak" zioen Pottogorriek oholtza gainean irakurri duten testuak. Sua eta inguruko dantzak marrazten zituzten bitartean idatzia irakurtzen jarraitu dute; "baina guk, sutan erre beharrean, suaren inguruan dantza egitea erabaki dugu, biluztu eta abestea, mozkortu eta txortan egitea, goizari egun onak eman eta oraindik dantzan jarraitzea". Amaitzeko akelarrera eta suaren inguruan dantza egitera gonbidatu dituzte herritarrak eta "Gora Puta Juanak!" mezuak eman dio amaiera erakustaldiari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak