206 lanpostu eskuragarri aurtengo Lanbai azokan

Ane Vitoria 2017ko eka. 22a, 14:56

Gaur goizean inauguratu dute Lanbai Enplegu eta Prestakuntza azoka, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean. Hura goizeko 10.00etatik 14.00etara egon da zabalik eta curriculumak uzteaz gain, enpresekin elkarrizketak egiteko aukera ere izan dute lan bila gerturatu direnak

Azokaren inaugurazio ekitaldia, goizeko 09:45etan izan da, eta bertan izan dira Lanbideko zuzendari nagusia Borja Belandia, Arrasateko alkate Maria Ubarretxena eta Mondragon Unibertsitateko errektorea Vicente Atxa eta Mondragon Unibertsitateko errektoreordea Jon Altuna.

Azoka honen bosgarren edizioa da hau; izan ere, duela bost urte gazteen langabezi tasa oso altua zen eta hori hobetzeko azoka honi ekin ziotela, esan du Mondragon Unibertsitateko errektorea Vicente Atxak. Egoera asko aldatu dela ere azpimarratu du: "Duela bost urte gazteen eta gainontzeko herritarren langabezi tasa oso handia zen. Esan beharra dago, langabezi tasa jaitsi egin dela, hala ere, uste dugu gure aldetik gauzak egin behar direla tasa jaisten jarraitzeko eta horregatik antolatu dugu azoka hau", esan du Atxak.

Udalaren papera antolakuntzan

Arrasateko Udala hasieratik egon da azokan bidelagun elkar lanean Mondragon Unibertsitatearekin; izan ere enpleguaren alorrean zerbait hobetu behar baldin bada, Udalari laguntza eskaintzea dagokiola esan du Maria Ubarretxena alkateak. Momentu honetan Arrasateko langabezia tasa altua ere badela azpimarratu du, %12koa bailarako herrien artean altuena. Eta horri aurre egiteko ahaleginak egin behar direla ere esan du. 

Azokaren antolakuntza lanetan izan diren eragile eta pertsona guztiei eskerrak eman die Arrasateko alkateak: "Udalak azokaren antolakuntza gastuen %80a finantzatzen ditu. Baina, oso garrantzitsua da azokaren ezagutza, enpresekiko dagoen elkarlana, antolakuntza ... guzti hori Mondragon Unibertsitateak egiten du Lanbideren laguntzarekin", esan du Ubarretxenak.

Enpresen presentzia

Aurtengo azokan 56 enpresak parte hartu dute, beste batzuen artean, FM, CAF, Catalana Occidente, Fagor Arrasate, Irizar, Laboral Kutxa, Decathlon .... izan dira; eta, horietatik 41, 640 lan-elkarrizketa egin dituzte eskainiko diren 206 lanpostuak esleitu ahal izateko. Enpresen helburua, langileak topatzeaz gain, lan poltsa sortzea ere bada.

Ekimen hau, aukera paregabea da enplegatzaileek eta lana bilatzen ari direnek elkar ezagutzeko. Gainera, gerturatu diren gazteei aholkuak emateko eta galderak erantzuteko prest azaldu dira bertan zeuden enpresa zein erakunde orok. Aipatu, azokan edozein gazte langabek parte hartzeko aukera izan duela, edozein unibertsitatean ikasi duela ere; eta, lanbide heziketako ikasleek ere aukera hori izan dute.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak