Udalako igerilekuko ura inoiz baino beroago

Aste honetako bero mardulak errekorrak hautsi ditu. Jakina da Udalako igerilekuko ura Musakolakoa baino freskoagoa izaten dela, baina aste honetan parean jarri dira. Atzo, 20:30ean, termometroak 27 gradu markatzen zituen Uxarten, inoiz baino gehiago, eta gaur eguerdian, aldiz, 28 gradura iritsi da.

Musakolako igerilekuan galdetuta, atzo uraren tenperatura 27 graduko izan zela azaldu dute, eta igerileku txikian, aldiz, 30ekoa.

Udalakoa astebete lehenago zabalik

Aurten inoiz baino azkarrago zabaldu dituzte aurten Uxarteko igerilekuko ateak. "Egin duen beroarekin jende asko hurbildu zaigu bainu-jantziekin igerilekua itxita zegoela eta lehenago zabaltzea erabaki dugu" adierazi dute.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.