Arruena parkea uda denboraldirako aparkaleku

Xabi Gorostidi 2017ko eka. 20a, 12:34
Auto klasikoen topaketako irudi hau, irailera arte ohikoa izango da

Uda denboraldia hasterakoan kiroldegi alboko aparkalekua txiki geratzen dela ikusita, iaz egin bezala, Arrasateko Udalak berdegunean aparkatzeko baimena emango du bainu denboraldia amaitu bitartean, betiere igerilekua zabalik dagoen denbora tartean (10:00etatik 20:30etara).

"Ikusita Musakola Kiroldegia topera egoten dela, Arruena erabili ahal izango da aparkaleku bezela, uda garaiko igerilekuak irekita dauden bitartean" azaldu dute udal gobernutik.

Ordutegia berezia aste honetan

San Juan jaien eraginez ezohiko ordutegia izango du kiroldegiak aste honetan. Ekainaren 23an, ostirala,  19:00tan itxiko ditu ateak eta ekainaren 24an, itxita egongo da egun osoz.

Ekainaren 25etik aurrera, udako ordutegiarekin hasiko da martxan, hau da, 09:00tatik 21:00ak arte. Kanpoko igerilekuen kasuan, 10:00etatik 20:30ak arteko ordutegia izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak