Aurten ere pantaila erraldoia Herriko Plazan, San Juan bezperan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko eka. 21a, 20:44
Pantaila erraldoia iaz, nagusien danborradan.

Pantaila erraldoia jarriko du aurten ere Arrasateko Udalak, Goienaren eskutik, Herriko Plazan –Iturriotz kalearen aldean–. San Juan bezperako Makalaren igoera, Errementari Dantza, Alkatearen Agurra eta Danborrada zuzenean ikusi ahalko dira plazan bertan eta streaming bidez, www.goiena.eus eta www.arrasate.eus webguneetan. Goiena telebistan ere zuzenean ikusi ahalko da.

Streaming bidez emitituko denez, mugikorretatik ere jarraitu ahalko dira ekintza berezi horiek. Iaz oso harrera ona izan zuen ekimenak; hainbat herritar batzen dira San Juan bezperan Herriko plazan eta pantaila erraldoiari –5 metro luzeran eta hiru zabaleran– esker lehen lerroan ez zeudenek aukera izan zuten Herriko Plazan gertatzen ari zena zuzenean ikusteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak