Iaz hartutako erabakiarekin jarraituz, aurten ere Udalak aukera eman die zenbait arrasatearri San Juan jaietako ekintza berezienetako batzuk udaletxeko balkoitik jarraitzeko. Hiru ekitalditarako irekiko dituzte aurten ere udaletxeko ateak: umeen danborrada –joan den zapatuan izan zen–, eta ekainaren 23ko Errementari Dantza eta helduen danborrada. Bada, joan den astean jakinarazi dituzte zeintzuk izango diren irabazleak, zozketa elektroniko bidez aukeratuak izan direnak. Irabazleak izan diren horiengana Udalak joko du, telefono dei bidez, sms bidez edo e-posta elektronikoa bidalita.
Balkoian, aldi berean, 30 lagun
Ekintza bakoitzeko 15 toki bikoitz zozketatu dira, izan ere, udaletxeko balkoian aldi berean 30 lagun egon daitezke gehienez. Ekimenak iaz abiatu zuten lehen aldiz eta hasieratik erantzun ona izan duen herritarren artean.