Pinturak nagusi izan dira Seber Altube plazan

Kulturateko pintura ikastaroko ikasleek euren margolanen erakusketa egin dute gaur arratsaldean Seber Altube plazan.

Jende ugari gerturatu da Seber Altube plazara Kulturateko pintura ikastaroaren ikasleak urtean zehar eginiko lanak ikusteko. Mota guztietako pinturak izan dira ikusgai: akrilikoak, olioak, abstraktuak ... "Margolari bakoitzak bere erara egin ditu lanak, euren gustuetara moldatzen direnak, hain zuzen", esan du ikastaroaren irakasle Amaia Bengoak.

Kalea ere girotzen dutela esan du Bengoak: "Margolan guzti hauekin, kalea girotzea lortu dugu eta jende asko gerturatu da; erakusketak harrera oso ona izan du ", azpimarratu du irakasleak. Erakusketa hiru orduz egon da ikusgai, arratsaldeko 17:00ak eta 20:00ak bitartean, hain zuzen, eta guztira, 60 margolan erakutsi dira.

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.