100 neska-mutikotik gora arituko dira Mondrateren kanpusean

Xabi Gorostidi 2017ko eka. 13a, 11:18

Aurten lehenago hasi dira kanpusa iragartzen eta horrek inoiz baino izen emate gehiago izatea eragin du. Uztailaren 3tik 21era, herriko gaztetxoek areto futboleko baloiari lehen ostikoak emateko aukera izango dute 10:00etatik 13:30etara, eta horrez gain zaintza zerbitzua ere eskainiko dute 09:00etatik 10:00etara.

Orain taldekatzeak egiten dihardute, adinen arabera ekintza ezberdinak prestatzeko. Gurasoei kanpusaren nondik norakoak zehatzago azaltzeko bilera informatiboa antolatu dute Kulturateko areto nagusia ekainaren 28rako; 18:00etan euskaraz, eta 19:00etan gazteleraz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak