Legends Zaldibarko irabazle

Jagoba Domingo 2017ko eka. 10a, 20:17

3-2 irabazi du finala Legends taldeak Betrayers-en aurka azkenengo minutuetan Mansok egindako golari esker. Mansok berak eraman du finaleko jokalari onenaren saria. 3. postua ostera, Elorra taldearentzat izan da penaltietan Jibarosi irabazita.

Beste behin Zaldibarreko harmailak bete egin dira areto futbolaz gozatzeko; Zaldibar txapelketako finalaz gozatzeko eta aurten Legends taldeak eraman du saria etxera. Finala hasi eta minutu gutxira Betrayersekoak markagailuan aurretik jarri diren arren, atsedenaldira banakoarekin joan dira. Bigarren zatian ostera, Legends-ekoak aurre hartu diete markagailuan eta berriz ere berdinketa lortu duten arren, norgehiagoka amaitzeko minutu gutxiren faltan Asier Mansok egin du 3-2koa.

Lorra eta Jibaros taldeek lehiatu dira hirugarren postua lortzeko eta partidua 4-4 amaitu ostean, penaltiek erabaki dute irabazlea; Elorra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak