Eguraldi txarrarekin beldurtu barik 300 mendizaletik gora Aiba! martxan

Mirari Altube Arrese 2017ko eka. 5a, 08:19

Euria izan zen atzoko protagonista, baina Aiba! mendi martxa egiteko asmoarekin esnatu zirenak ez ziren horregatik kikildu. 328 mendizale izan ziren Biteri plazako irteera puntuan, eta gehienek bukatu zuten. Lehenengoa, gainera, 11:45erako helmugan zen.

Aurretik izena emandakoak 325 izan ziren eta egunean bertan ere 50 lagun gerturatu ziren. Eguraldi eskasaren erruz antolatzaileek erabaki zuten Anbotora igoera kentzea ibilbide luzetik, gainerakoan, ez zen aldaketarik izan: "Arazorik gabe, dena ondo joan da eta eguraldi txarra ikusita parte hartze handia gero!".

Lehenengoak bost ordu baino gutxiago behar izan zituen bukatzeko, eta azkenengoa 17:30ean helmugaratu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak