Durango eta Eibar garaile Nazioarteko Zazpiko Errugbi Txapelketan

Eneko Azurmendi 2017ko eka. 3a, 20:10

Emakumezkoetan lau talde aritu dira: Hernani, Atletico San Sebastian eta Eibar –azken hauek bi talde osatu dituzte–. Gizonezkoetan, berriz, Durango, Ordizia, Bilbo eta Kanpanzar ART. Gaztedi taldea izena emanda zegoen, baina ezin izan dira etorri.

Gizonezkoetan, Durangok eta Ordiziak jokatu dute finala, aurreikusitako moduan. Izan ere, bi talde hauek ziren faboritoak. Final lehiatu baten ostean, bizkaitarrentzat izan da garaipena. Emakumezkoetan, berriz, Eibarko bi taldeak iritsi dira finalera eta jendez justu zeudenez, finala ez jokatzea erabaki dute.

Kanpanzar ARTri dagokionez, Igor Isasi entrenatzailea gustura azaldu da taldeak emandako mailarekin. "Pozik nago taldeak egindako lanarekin. Oso ondo jokatu dugu, lan handia egiten, taldean jokatuz, konfiantzarekin eta defentsan ere oso ondo. Txapela kentzeko moduko txapelketa egin dugu", adierazi du.

Atzo garagardo azokan lan egin eta gaur txapelketa jokatu ostean, denboraldia bukatutzat eman du Kanpanzar ARTk.

Beteranoak eta gaztetxoak

Goizean, Arrasateko beteranoek Erromako taldeari aise irabazi diote eta 16 urtez azpiko txapelketan, berriz, Gaztedi taldea nagusitu da.

Datorren urtera begira

Mailaz igotzea lortu du aurten Kanpanzar ARTk, Euskal Ligako lehenengo mailara, hain zuzen. "Jokalariekin hitz egin dut eta gehienek jarraituko dutela esan didate. Beraz, blokea mantenduz, komeni zaigu igotzea. Hori bai, mentalizatuta egon behar gara partiduak galdu egingo ditugula, ez dela izango orain arte bezain erraza. Baina hiru urte jarraian ia guztia irabaztea ere ez da erreala", azaldu du Isasik. Hala ere, jokalari guztien beharra dagoela azpimarratu du eta onartu taldera jende berria batzea ere ez litzatekeela gaizki egongo. "Utzitako jokalariei laguntza eskatuko diegu, behintzat etxeko partiduak jokatu ditzaten. Bestalde, ateak zabalik daude edozeinendako, behintzat probatzeko eta ikusteko zer den".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak