Danborradako kantineren entseguak heltzeke daude

Ane Vitoria 2017ko eka. 2a, 12:02

Arrasateko danborradako kantineren entseguak ekainaren 10ean eta 17an izango dira. Goizeko hamaiketan bilduko dira Txikitxi-Arrostaitz taldearen lokalean, Zerrajeran, hain zuzen ere.

Geroago eta gertuago daude Arrasateko San Juan jaiak. Bada, egun horretan izango diren ekitaldi ezberdinak antolatzen hasi dira eta horietako bat danborrada da. Txikien zein helduen danborraden entseguak hasi dira dagoeneko, eta horiek Arizmendi Ikastolako Gaztelupe gunean egiten dituzte. Txikienak zapatu goizetan biltzen dira eta helduak, berriz, astean zehar. Edozelan ere, Arrasateko danborradako kantineren entseguak egiteke daude. Horiek bi zapatutan izango dira, ekainaren 10ean eta 17an. Goizeko hamaiketan bilduko dira Txikitxi-Arrostaitz taldearen lokalean, Zerrajeran. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak