Oi! eta hardcore musika entzungai gaztetxean

Ane Vitoria 2017ko eka. 2a, 11:51

Bi musika estilo horiek entzuteko aukera paregabea izango da bihar gaztetxean. Bertan, Parisko Bromure taldeak kontzertua eskainiko du eta, horrekin batera, Drop eta Legez Kanpo taldeak ere izango dira; azken horrek bihar egingo du debuta.

Biharko kontzertuan hiru talde taularatuko dira: Bromure, Drop eta Legez Kanpo, hain zuzen ere. Paristik dator punk-oi! musika jotzen duen Bromure taldea. Frantziako 80ko hamarkadako oi! musikaren eragina dute, baina, horrz gainera, badute beste bereizgarri bat: saxofoiaren presentzia. Izan ere, ez da oson ohikoa instrumentu hori oi! estiloaren barruan entzutea.

Biharko kontzertuan izango den beste talde bat Drop da. Arrasateko Aretxabaletako eta Eskoriatzako kidez osatuta dagoen talde horrek hardcore musika jotzen du eta ekainaren 10an, Gasteizen, musika estilo berean famatua zen beste talde batekin batera eskainiko du kontzertua: Hatebreed talde amerikarrarekin, hain zuzen.

Debuta ere izango da

Legez Kanpo talde arrasatearra ere izango da bihar gaztetxean. Hiru kidez osatutako talde hori lehen aldiz igoko da oholtzara, debuta bihar izango baita. 2016an sortutako taldea da Legez Kanpo, oi! eta 80ko hamarkadako hardcorean oinarrituta dagoena. Arrasateko talde hori hiru kidek osatzen dute: Sid (baxu-jole eta ahotsa), Harri (gitarra-jole eta ahotsa) eta Nebadok (bateria). Biharko kontzertgua prestatzen ibili dira taldekideak eta, orain dela gutxi, euren Facebookeko kontuan Ez nator bat abestiaren bideoa argitaratu dute. Biharko kontzertuan zortzi bat abesti inguru eskainiko dituzte, gehienak, eurek sortutakoak dira, baina, horietatik pare bat beste talde batzuek sortutako abestien bertsioak izango dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak