Gaztelupe-Arimazubiko ikasleek pozik jaso dute saria, egindako logoagatik

Amaia Txintxurreta Guridi 2017ko mai. 31a, 13:52
Kerik Gabeko Egunaren harira, Gaztelupe-Arimazubiko ikasleak udaletxean logotipo onenagatik saria jaso ostean.

Gaur, maiatzak 31, Kerik Gabeko Eguna da. DBHko lehen zikloko ikasleak tabakismotik prebenitzeko, eskualdeko hainbat ikastetxek hartu dute parte Kerik Gabeko Gazteak programan. Bertan hainbat tailer eta lan egin dituzte, eta logotipoak landu dituzte. Gaztelupe-Arimazubi ikastolako logoa izan da irabazle, eta udaletxean saria jaso dute horregatik.

Kerik Gabeko Gazteak programaren barruan, DBHko lehen zikloko ikasleek hainbat lan eta tailer egin dituzte. Logotipo bat ere landu behar izan dute, hain justu ere, Arrasateko Gaztelupe-Arimazubi ikastolako logoa izan da irabazle, eta Gipuzkoako ordezkari izan da kanpainan, lurralde mailan.

Lan hori aitortzeko, oparitxo bat eman zaie udaletxean gela horien ordezkariei; gela irabazleak egindako logoaren lamina bat, eta ikasle parte-hartzaileentzat motxila bana. Arrasateko Udaleko Gizarte Ongizateko zinegotzi Amaia Azpiazuk eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendari Miren Dorronsorok banatu dizkie sariak, eta gaztetxoek pozik jaso dituzte.

Informazio-karpak

Osasun zentroetako langile sanitarioek informazio pertsonala ematen ari dira gainera egunotan, tabakoaren prebentzioko jarduerei buruz. Informazio esku-orriak banatzen ari dira eta karbono monoxidoaren determinazioak, erretzailearen pasaportea, biriken adina neurtu, eta abar egiten ari dira. Arrasaten, esaterako, Seber Altuben jarritako karpan.

Bestalde, eskualdeko farmaziak ere ari dira programa horretan parte hartzen. Horretarako, tabakoaren gaia aipatzen duten kartelak eta aurkezpenak jarriko dituzte erakusleihoetan, herritarrentzako mezuekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak