Mintzanet egitasmoa aurkeztuko dute Udal euskaltegian

Mirari Altube Arrese 2017ko mai. 29a, 15:49

Ekainaren 8an, eguena, izango da Mintzanet egitasmoaren aurkezpena eta ordubete inguruko bi saio egingo dituzte Udal euskaltegian: 11:00etan eta 18:00etan.

Mintzalaguna egitasmoaren on-line bertsioa da Mintzanet eta eskaintzen du euskara debalde eta Internet bidez praktikatzeko aukera; hain zuzen horixe da helburu bakarra: praktikatzea. Alde batetik bidelagunak daude, hau da, euskaraz dakitenak eta lagundu nahi dutenak (ez diete titulurik eskatzen), eta bestetik, bidelariak, euskara hobetu nahi dutenak.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak