Apirilaren 22an Red Dragons motorzale taldeak irteera solidarioa egin zuen janaria biltzeko asmoarekin. Batu ziren elikagai guztiak sailkatu ostean, asteazkenean eraman zituzten jakiak Bergaran kokatuta dagoen Gipuzkoako elikagai bankura, guztira ia 300kg entregatu dira.
Maiatzaren 24an, asteazkena, Red Dragons motorzale taldeko kideek, 1. motor elkarretaratze solidarioan batutako elikagai ez-galkorrak Bergaran kokatuta dagoen Gipuzkoako elikagai bankura entregatu zituzten.
Antolatzaileek, apirilaren 22ko ekitaldian parte hartu zuten guztiei esker ona luzatu nahi izan diete; "babesleei, parte-hartzaileei, laguntzaileei eta Arrasateko bizilagunei, beraien laguntzari esker egin da hau posible" adierazi dute.
ALBISTEAK MUGIKORREAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.