Enpresa batzordea desegitearen alde egin dute Iturbideko erizainek

Atzo egin zuten enpresa batzordea desegiteko deitutako batzarra, eta langileen gehiengoak horren alde bozkatu zuen. 53 langiletik 47k parte hartu zuten, eta horietatik 29 aldekoa botoa eman zuten, 14k aurkakoa eta lauk zurian bozkatu zuten. Batzarra normaltasunez egin zen, eta laster hauteskunde sindikalak egingo dituzte.

Enpresa batzordeak atzoko batzarraren aurretik euren egutegia bozkatzeko akordio printzipio bat lortu zuela jakinarazi zuen. Maiatzaren 8an alkatearekin, gizarte ongizate zinegotziarekin eta Iturbideko zuzendaritzarekin batzartu ostean lortutako akordio zela azaldu zuten, eta ostean udal gobernutik oharra helarazi zuten hori gezurra zela esanez.

Batzar hori aurreko astean egitea zen enpresa batzordearen asmoa, baina azkenean ez da batzar hori egin. "Enpresa batzordea desegiteko bozketa baino lehen egitea nahasgarria izan zitekeen, eta erabaki dugu hauteskunde berrien ostean egitea".

Erlazionatuak

Ordezkaritza sindikalaren etorkizuna erabakitzeke

Arrasate

Iturbiden lan egiten duten Aita Menni enpresako erizaintzako laguntzaileen enpresa batzordea kolokan dago. Lan egutegiaren onarpenak zatiketa eragi...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.