Txatxilipurdiko udalekuetan izena emateko azken astea

Maiatzaren 12an bukatuko da izena emateko epea Txatxilipurdik antolatzen dituen udalekuetan parte hartzeko. Maiatzaren 8an, astelehena, informazio gunea jarriko dute Arbolapetan informazio gehiago nahi duten horientzat.

Bi eta hamasei urte bitarteko haur eta gazteentzako udalekuak antolatu ditu Txatxilipurdik udara begira. Udaleku ireki eta itxiak izango dira eta bakoitzean adin tarte desberdinetako haur zein gazteek parte hartu ahal izango dute. Honen gainean informazio gehiago antolatzaileen eskutik zuzenean jaso ahal izateko informazio gunea jarriko dute maiatzaren 8an, astelehena, Arbolapetan arratsaldeko 17:00etatik 18:30tara bitartean. Bertan informazioa jaso, zalantzak argitu eta izena emateko aukera izango da.

Hainbat eratako udalekuak antolatu dituzte Txatxilipurdikoek, bakoitza adin tarte zehatz batera zuzendutakoa:

Txatxilipurdi udalekuak 2017

Informazio zabalagoa hurrengo loturan edo Txatxilipurdiren webgunean aurkitu daiteke.

Erlazionatuak

Txatxilipurdiko udalekuak prest!

Arrasate

Udaberria heldu berri da eta jada, Txatxilipurdiko udalekuak martxan jarri dira. Arrasateko ume zein gaztetxoentzat aukera asko daude, udaleku irek...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.