Bi eta hamasei urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat udaleku ezberdin eta interesgarriak proposatu ditu gaur goizean Txatxilipurdik:
Udaleku Irekiak
Udaleku irekiak uztailaren 3tik 21ra izango dira Arrasateko erdigunean, Musakolan eta San Andresen. Horietan izango diren taldeak, umeen adinaren zein gunearen arabera antolatuko dira eta ekintza ezberdinetan taldeak nahasten saiatuko dira. Adinaren arabera izendatutako taldeak honako hauek dira:
* BILIN-NOLOKA: 2 urteko haurrak 2014.urtean jaiotakoak.
* BEIBILEKUAK: Haur Hezkuntzakoak, 2013 eta 2011 urte bitartekoak.
* BIHURRIKEIXETAN: Lehen Hezkuntzako guztiak, 2010 eta 2005 urte bitartekoak.
Guzti hauetan egingo dituzten ekintzak asko dira: Arrasate erdigunean igerilekuak jarri, Txiki Festa, irteerak, Osintxun gaua pasatzera ere joango dira, eta abar. Horiez gain, haurren proposamenak ere entzungo dituzte begiraleek ekintza ezberdinak antolatzeko asmotan. Udaleku irekietan 9-12 urte bitartekoentzat udaleku itxien aukera sartu dute, adin tartearen arabera udaleku ireki edo itxietan izena emateko aukera izango dutelarik. Udaleku itxi hauetan Askizura joateko aukera izango dute 2007-2005 urte bitartean jaiotakoek uztailaren 2tik 9ra.
Udaleku irekien ordutegia goizeko 10:00etatik 13:00etara izango da eta Lehen Hezkuntzakoek ere, arratsaldez parte hartzeko aukera izango dute 15:30etatik 17:30etara. Honez gain, zaintza zerbitzua ere eskaintzen du Txatxilipurdik goizeko 9:00etatik 10:00etara.
Udaleku itxiak
Urtero bezala, udaleku itxiak ere eskaintzen ditu Txatxilipurdik eta aurten lau mota antolatu dituzte:
* ASKIZU: Uztailaren 2tik 9ra Askizu aterpetxean LH-4, LH-5 eta LH-6.mailako gaztetxoak izango dira aste betez natura eta hondartzaz gozatzeko. 25 plaza izango dira honetan.
*ZINGIRA: Uztailaren 1etik 10era Zingira kanpinean antolatutako udalekuak dira hauek eta DBH 1 eta DBH2ko gazteentzako daude zuzenduta. Horietan, kanpaldia egingo dute naturaz, kostaldeko haize eta hondartzaz disfrutatzeko.
* OZAETA: DBH1eta DBH2koek parte hartu dezakete hauetan eta uztailaren 11tik 20ra daude antolatuta. Honetan, kanpaldia egingo dute lagun artean sormenari askatzen usteko.
* KOSTA ALA KOSTA: Uztailaren 8an Arabako Ozaeta herrian hasi eta Zarautzen uztailaren 19an amaituko dira. Udaleku ibiltari hauek DBH3 eta 4ko gazteentzat daude zuzenduta.
Txatxilipurdik antolatutako lau udaleku itxi guztiek 25-30 gazteentzako plaza mugatuak dituzte.
Izen ematea
Udaleku guzti hauetan izena emateko epea apirilaren 3an hasi eta maiatzaren 12an amaituko da. Izena emateko, izen emate fitxa eta ordainagiria aurkeztu beharko dira. Familia ugaria edo topakideko bazkide direnek, %5eko deskontua izango dute eta, bi baldintzak betetzen badituzte deskontua %10ekoa izango da. Beraz, diru sarrera egitean, deskontuak kontuan izan beharko dira. Nahi izanez gero, www.txatxilipurdi.eus webgunean ere eman daiteke izena.