Arrasateko erreketari buruzko 'Ez Lemaio' nobela aurkeztu du Juan Kruz Igerabidek

Maite Txintxurreta 2017ko api. 7a, 11:40

Arantza Otadui istorialaraia eta Juan Kruz Igerabide, atzoko aurkezpenean

Arrasateko bibliotekak antolatuta,Kulturaten egin zuen atzo aurkezpena idazleak, Arantza Otadui historialariarekin batera. Erdi Aroko garaian kokatuta dago kontaketa, eta jauntxoen arteko gudetan Arrasate guztiz suntsitu zuen erreketa du oinarri.

“Arrasateren erreketa gure historiako gertaera oso garrantzitsua dela uste dut. Garai hartan hasi zen gizartea Erdi Arotik Aro Modernora igarotzen", zioen Juan Kruz Igerabidek atzoko liburu aurkezpenean.

Bere azken lanean gertaera historikoak dira oinarri, eta Ganboatarren eta Oinaztarren arteko gudak hartzen ditu testuingurutzat. Zatitutako gizartea erakusten du, Arrasaten zentratuta, nagusiki. 1448an Bañez ganboatarrak Oñatiko Gebarako jaunaren laguntzaz herri osoari sua eman zionean bukatzen da kontaketa.

Orduko herritarren azalean

Izenburuak garai hartako giroarekin zerikusia duela azaldu du Igerabidek:  Aramaio dabenak, ez lemaio armarri batzuetan ageri den esaldi bat da, eta garaiko egoskorkeria giroa adierazteko erabili nahi izan dut, ez amore ematearen eta elkarren arteko tenka horren eredu gisa".

Oinarri historikoa izan arren, fikziozko nobela da Ez Lemaio. Hala, pertsonaiak asmatuak dira, eta haien bizipenetan sakondu nahi izan du Igerabidek: “Garai hartako herritarren bizipenak eta sentimenduak irudikatu nahi izan ditut, gudaren bortizkeria nola bizi duten erakutsi". Hala, Igerabidek azpimarratu du bere istorioan gudaren alderik gordinena erakusteaz gain, bake nahia ere islatu gura izan duela.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak