Lorea Iribar –Lorea Korta dira bere izen abizenak, baina Iribar abizena jarri du izen artistiko moduan amonaren omenez– izango da Galdegazte saioko hurrengo gonbidatua. Goazen!-en eta Gu Ta Gutarrak saioan aritu da, eta alaia eta dibertigarria bezala definitzen du bere burua. Giro ederrean joan zen elkarrizketa eta ikasleek gozamen ederra hartu zuten Iribar elkarrizketatzen. Iribar bera ere "oso gustura" egon da Goiena telebistako platoan.