Jarduera, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleei dago zuzenduta eta lau fase izango ditu. Lehenengoa, DBHko ikasleen eskutik prestatutako antzezlanak taularatzean datza eta fase honi martxoaren 30an, osteguna, ekingo zaio. Izan ere, gazteak egun horretan eskainiko baitituzte beraien antzezlanak Amaia Antzokian. Emanaldiak bi izango dira, bata, goizeko 10etan eta bestea, arratsaldeko 14:45ean. Arizmendi Ikastolako Gaztelupe eta Arrasate Institutuko 75 antzezle izango dira, guztira hiru taldetan bananduta eta ikuskizuna, LMHko bost eta seigarren mailako 469 ikasleei eskainiko zaizkie. Antzezpena taularatu aurretik, Amaia Antzokiko arduradun teknikoarekin ikasleek bi entsegu egin dituztela. Bigarren fasean, LMHko seigarren mailako ikasleak Amaia Antzokira gerturatuko dira bertako instalazioak modu didaktiko batean ezagutzeko asmotan. Horretarako, antzokiko arduradun teknikoaren laguntzailea den Andoni Zubiagarekin izango dira. Jarduera hau, apirilaren 4tik 6ra izango da. Hirugarren fasean, HHko, LMHko eta DBHko antzerki talde profesionalen emanaldiak izango dira, guztira zazpi emanaldi eskainiz. Eta, guzti horiek, apirilaren 25ean, maiatzaren 3an, maiatzaren 9an eta maiatzaren 25an izango dira. Azkenik, laugarren fasean, Jon Zubiaga eta Olatz Pagaldai aktoreak DBHko eskoletara joango dira antzerkia jakintzagai bezala duten ikasleekin beraien antzerki eskarmentua partekatu eta ikasleen galderei erantzutera. Fase hau, maiatzaren 16an eta 18an izango da.
Jardunaldien helburuak
Jardunaldi hauek helburuak asko dira:
- Ikasleen artean antzerki zaletasuna hezkuntza adierazpen gisa lantzea.
- Ikasleak antzokira eramatea antzerkia behartzen ohitzeko.
- Jardueraren alderdi hezigarriak eta ludikoak ezagutaraztea.
- Antzokiaren agertokiaren atzealdea (tresnak, baliabideak ...) ikasleei ezagutaraztea.
- Ikasleek ikasturtean zehar landutako obrak benetako antzokian taularatzea bertako baliabideez baliaturik.
- Kultur transmisioa eta aisia.
- Baloreetan oinarrituriko hezkuntza.
Jasotako laguntza
Hainbat dira jardunaldi hauek ahalbidetu dituzten eragileak. Batetik, Udalaren Kultura Saileko azpiegitura den Amaia Antzokia. Eta, bestetik, antzokiko arduradun tekniko zein kultur laguntzaileen parte hartzea. Hauei esker posible izan da, entseguak egitea, obraren muntatzea soinua definitzea eta, bisita didaktikoaren gaineko ardura eramatea.