Goikobalu, Arrasate Musikal eta ballet taldearen egoitza izango denari izena aldatzeko parte hartze prozesua martxan jarri du Arrasateko Udalak, eta Aprendices eraikinari izena aldatzeko bi proposamen egin ditu: Aprendizbarri edo Aprendizola.
Honen harira, egingo diren proposamenentzat hainbat baldintza jarri ditu Udalak, betiere Aprendiz erroa errespetatu beharko dena.
Aprendizen izena mantenduz
Arrasate Zientzia elkartekoek Aprendizen eraikinari izena aldatzearen desadostasuna adierazi dute: "Gure herrian beti izen da Aprendiz eskola, edo Aprendizetara goaz… eta aldatuz desnaturalizatu egiten da izena. Gure asmoa da, Aprendices hitzak iraun dezala, eta bertara musika datorrenez Aprendices eskola musika etxea jar diezaiokegu adibidez. Baldintzetan eskatzen duenez izen aurrerapena, ba Aprendizeak musika etxea deitu nahi diogu" adierazi du Xabier Bengoa Arrasate Zientzia Elkarteko kideak.
Ondarea babestuz
Bengoak gaineratu du ondarea babestu beharra dagoela: "Guk ondarea babestu nahi dugu, neologismoen bitartez, galtzen ari gara gure herriko toponimia, memoria… ". Jatorrizko izena derrigorrez agertu behar dela uste dugu.
Herritarrei eskaera
"Udaletxeak gure ekarpena kontuan hartuko duelakoan, herritarrei ere gure eskaerarekin bat egingo dutelakoan, Aprendizen eskola edo Aprendizak–musika etxea izenen aldeko apustua egiten dugu guk".