Izaro, aste honetako Kooltur Ostegunen protagonista

Pop, folk eta soul doinuak ekarriko ditu Mallabiko artistak Arrasateko Gaztetxera ostegun honetan, gaueko 22:00tan.

Izaro Andres da Izaro taldearen atzean ezkutatzen den pertsona, baina izen artistiko bezala bere izen propioa erabiltzen duen arren, taula gainean lagun izaten ditu Iker Lauroba, Ane Bastida eta Oriol Flores. Laukotea osatu aurretik arrakasta izaten hasi zen Paradise kantuarekin, 2014an sare sozialetan eskuragarri jarri ondoren, eta iaz Öm diskoa kaleratu zuen, entzuleen artean harrera ona izan duena. Azken urtean ez da gelditu, eta Euskal Herritik kanpo hainbat kontzertu ematera iritsi da. Bere lanaren zabalpenean zerikusia izan dezake euskaraz gain, ingelesez eta gaztelaniaz ere abesten duela.

Musika intimo eta sentsibilitate handikoa egiten du eta pop, folk eta soul kutsua hartzen du, zuzenekoetan nabarmenagoa egiten delarik. Bizkaitarrak ostegunean, martxoaren 16an, emango du bere kontzertua Arrasateko Gaztetxean. Gaueko 22:00etan puntuan hasiko da eta sarrerak bost euroren truke eskuratu ahalko dira.

Erlazionatuak

Martxoan ere Kooltur Ostegunak musikaz beteak

Arrasate

Martxorako egitarau zabala osatu dute indie, blues, pop eta punkaren inguruan. Iseo, Oskar Benas y Los Herejes, Izaro, Mierda eta Ekiza arituk...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.