Memoria historikoa lantzerako orduan poliziak eta segurtasun indarrek torturatutako euskal herritarrak ere kontuan hartzea eskatu dute, haiek ere biktima direla esanez.
Horregatik, aitortza egitea eskatu dute, adieraziaz "inpunitate osoz" torturatu izan direla arrazoi politikoengatik atxilotutako herritarrak. Hala, Euskal Memoria Fundazioaren arabera 40 tortura kasu arrasatearrek pairatutakoak direla ekarri dute gogora.
Era berean, gogorarazi dute Eusko Jaurlaritzak Bake eta Bizikidetzarako departamenduaren eskutik torturari buruzko ikerketa sakona egitea eskatua duela, baina salatu dute berau atzeratzen ari direla.