Txapelketa goizeko 10:00etan hasiko da eta A mailako benjamin, alebin, infantil eta kadeteak parte hartuko dute. Arratsaldean berriz, txapelketa 16:30etan hasiko da eta jubenilak eta seniorrak bakarka zein taldean lehiatuko dira.
Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeko hauek hartuko dute parte txapelketan:
- Kadete B bakarka (soka): Nekane Magaña, Noah Berrocal eta Irune Cia
- Kadete B taldeka (pilotak/uztaiak): Garazi Uribetxebarria, Leire Lara, Naroa Errasti eta Malen Balerdi
- Jubenil B bakarka (uztaia): Maitane Ugarte eta Nora Valor
- Jubenil B taldeka (mazak/uztaiak): Leire Elizaran,Maite Iraeta, Maialen Diaz eta Haizea Uzarraga
- Jubenil A taldeka (mazak/uztaiak): Maite Oliden, Andrea Hernandez, Alba Revuelta eta Amaiur Mendizabal
Denboraldi honetan Arrasate Dragoi Gimnasia Taldea 125 gimnastek osatzen dute. Taldeko arduradunek jakinarazi dutenez, "nahiz eta entrenatzeko leku faltarekin jarraitu, gimnastek gogor entrenatzen jarraitzen dute eta asteburu honetan aurtengo txapelketa garaiari hasiera emango diote".