Jokatuko den txapelketa eskolarteko A mailako lehenengo fasea izango da. Gainera, amateur federatuen mailako lehenengo fasea ere jokoan egongo da.
Egun guztian zehar arituko dira gimnasia erritmikoan, goizetik hasita. 10:00-14:15 inguru arte goizeko saioa eta arratsaldekoa 16:30etik 20:30era gutxi gorabehera.
Bergarako Ariznoa Taldeak goizeko saioan bi talde izango ditu lehian, infantilak eta kadeteak, eta baita bakarkako gimnasta bat ere.
Arratsaldean Ariznoa taldeko beste bi talde lehiatuko dira, jubenilak eta seniorrak, eta bakarka 3 taldekide arituko dira.
Guztira txapelketan 56 talde ariko dira taldekako lanean eta 130 gimnasta bakarkako lanean. Ariznoa taldetik azaldu dutenez, "Gipuzkoako gimnasia erritmikorako egun handia da, txapelketa nagusietarako puntuak lortzeko lehen aukera da eta".