Itxura polita hartu zuen Jai Zalek EHEk kudeatzen duela bi urte direla ospatzeko antolatutakoei ekiteko. Antolatzaileen esanetan "oso ondo" joan zen guztia, "oso gustura" zeuden.
Iker Laurobak eta Leire Berasaluzek eman zioten hasiera gauari, giro lasaian. Taldeaz besteko bere proposamenaren berri eman zuen Laurobak –Berasaluzek lagunduta– arrasatearren aurrean.
Bigarren zatian, berriz, Jai Zaleko Kamareroiek, superheroi itxurekin, saio dibertigarria egin zuten, parranda girokoa gehiago. Euskal abesti ezagunak hartu, moldatu eta, besteak beste, EHEko kideak zirikatzeko erabili zituzten.
"Barre ederrak egin genituen", zioen EHEko Mikel Makazagak. Jai Zaleko zerbitzariak, denak musikariak baina bakoitza bere proiektuekin, gau baterako elkartu eta hiruzpalau entsegu eginda taularatu ziren bart.
Ospakizunek jarraipena izango dute gaur eta bihar. Hauxe da egitaraua:
Gaur
• 12:00 Bertso saioa: Julio Soto eta Amets Arzallus. Gai jartzailea: Beñat Zamalloa.
• 13:00 Arrasateko gaztiok euskaraz bizitzera goiaz! kanpaina borobiltzeko bideokliparen grabaketa. Ondoren, lunch irekia.
• 18:30 Trikiti saioa: Leire Etxezarreta eta Eider Garro.
Bihar
• Goizean Pintxo pote berezia.
• 18:30 Berri Txarrak taldearen bertsioak zuzenean.