Urtarrilaren 21ean, zapatuan, egingo da Arrasaten zuhaitz feria, azken lau urteetan egin den moduan, baserritarrena azokarekin batera. Arrasaten garai baten egiten zen zuhaitz feria baina hainbat urtetako etenaren ondoren udalak 2014an berreskuratu zuen azoka hori. Bost Mintegi etorriko dira aurten: Zaldibarko Areitio eta Belar, Igorreko Artadi, Zarauzko Lurberry eta Arrasateko Udalatx.
Aipatzekoa da, aurreko urteetan zuhaitz feriak izandako arrakasta. Herritarrak ikustera bai, baina erostera joaten dira bereziki. Datozen urteetan ere, garai honetan egiten jarraitu gura du udalak. Urtarrila, momentu ona ei da landaketak egiteko.
Ekoizpen propioa
Kontutan hartzekoa da, Seber Altubera etorriko diren guztiek dutela ekoizpen propioa, hau da, ez direla bitartekari soilak. Eta nabarmentzekoa da baita ere, Seber Altuben egongo den mintegietako bat, Arrasatekoa dela. Gaur egun ekoizpena Gesalibarren duten Udalatx mintegikoak etorriko dira Seber Altubera. Basoko fruitu txikiak eta orturako landareak eta ekologikoak ekarriko dituzte.
Esandako moduan, goizeko zortzietatik aurrera egongo da landareak eta zuhaitzak erosteko aukera. Goiz hasiko da azoka, jendeak eguna aprobetxatu ohi dute-eta, zuhaitzak erosi eta landaketak egiteko.