Finalerdietan bukaerara arte sufritu ostean –61-60 irabazi zuten– "disfrutatzeko gogoz" irten dira kantxara Mondragon Unibertsitateko gazteak. Harmailetan zeuden zaleen laguntzarekin intentsitatez jokatu dute finala. Hasieratik tartea zabalduz markagailuan. "Lasai jokatzeko esan diegu. Dakiten moduan jokatzeko. Gauzak ondo egiten direnean, emaitzak bakarrik etortzen dira", esan du bukaeran taldeko kide Jose Mari Baltzategik.
Azken bost minutuetan gustura jokatu dute arrasatearrek. Hamar puntutik gorako errentarekin, jokaldi ederrak egin dituzte. Bukaeran, biziki ospatu dute.