Donostiako taldeak egiten duen defentsako joko garbiari aurre eginez eta konfiantzarekin jokatuz irabazi du partidua Mondragon Unibertsitateak. Une batzuetan egoera zaildu egin bazaie ere, beti mantendu dute hamar-hamabost puntutik gorako abantaila eta horrek lasaitasuna eman dien une askotan. Bestalde, Cafes Aitonak hiruko lerroan utzitako hutsuneak oso ondo aprobetxatu dituzte hiru puntuko saskiratzeak lortzeko.